Itxi

Beste kirolak

Motoziklismoa

Efren Vazquezek taldea lortu du

Erredakzioa

Bizkaitarra Alemaniako Kiefer Racing taldean arituko da, Moto3 kategorian, eta Honda bat gidatuko du.

  • Efren Vazquezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Efren Vazquezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Efren Vazquezek taldea lortu du datorren denboraldirako. Bizkaitarra Alemaniako Kiefer Racing taldean arituko da, Moto3 kategorian, eta Honda bat gidatuko du.

Danny Kent britainiarra eta Hiroki Ono japoniarra izango ditu taldekide. Vazquezek 28 urte ditu, eta aurtengo txapelketan laugarren egin du. Sepangen eta Ameriketako Estatu Batuetan garaipena eskuratu du, gainera.