Itxi

Beste kirolak

Finala, Parisen

Roland Garros irabazteko ametsa hondatu dio Wawrinkak Djokovici

Agentziak | Erredakzioa

Serbiarra faborito nagusia zen falta zaion txapelketa handi bakarra irabazteko, baina denboraldiko hirugarren porrota hartu du. Gaur arte, 28 partida zeramatzan galdu gabe.

  • Stan Wawrinka, txapeldunaren saria jasotzen. Efe.

    Stan Wawrinka, txapeldunaren saria jasotzen. Efe.

Stanislas "Stan" Wawrinka suitzarrak ezustea eman du Rolan Garroseko finala irabazita. Novak Djokovic lau setetan menderatu du, 4-6, 6-4, 6-3 eta 6-4, hiru ordu eta 12 minutuan.

Aurreikuspen guztien arabera, Djokovic zen finala irabazteko faborito nagusia. Gaur arte, 28 partida irabazi ditu jarraian, eta Roland Garros da serbiarrari irabazteko falta zaion txapelketa handi bakarra. Wawrinkak, baina, ez dio aukerarik eman, eta denboraldiko hirugarren porrota hartu du Djokovicek.