Itxi

Beste kirolak

Wimbledon

Garbiñe Muguruzak Serena Williamsen aurkako finala galdu du

Agentziak | Erredakzioa

Euskal jatorriko tenislari venezuelarrak ezin izan du estatubatuarraren aurka. Williamsen seigarren Wimbledon txapelketa da.

  • Serena Williams, garaile Garbiñe Muguruzaren aurka / EFE.

    Serena Williams, garaile Garbiñe Muguruzaren aurka / EFE.

Garbiñe Muguruzak Serena Williamsen aurkako Wimbledon finala galdu du, 6-4 eta 6-4ko markagailuarekin, ordubete eta 22 minutuko partidan. Estatubatuarrak Ingalaterrako txapelketa irabazten duen seigarren aldia da.

Euskal jarrotiko tenislari venezuelarrak bere lehenengo Grand Slam eskuratzen aukera galdu du, Londreseko All England Tennis Clubeko pista zentralean.

Williamsek lehenengo seta irauli behar izan du, eta bigarrenean, Muguruzaren erantzun handia gelditu ahal izan du. Steffi Grafek 21 ‘major’ irabazi zituen, eta Williams bakarrera geratu da orain.