Itxi

Beste kirolak

4x100 finala

Usain Boltek amestutako mundiala sinatu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jamaikarrak hirugarrena egin du Pekinen. 100 eta 200 metroetako garaipena gutxi balitz, taldekako lorpena ere erdietsi du.

  • Usain Boltek hirugarrena egin du. Argazkia: EFE

Jamaikak sekulako balentria egin du Pekinen, 4X100 erreleboetako finalean Estatu Batuei gailenduz, eta Munduko Txapelketa eskuratuz. Nesta Carter, Asafa Powell, Nickel Ashmeade eta Usain Boltek maila itzela erakutsi dute, eta jamaikarrak mundu zabalean azkarrenak direla baieztatu dute.

Azken garaipen honekin, Usain Boltek hirugarrena egin du Pekinen. 100 eta 200 metroetan garaile atera ondoren, taldeka erdietsitako lorpen honekin amestutako Mundiala sinatu du.