Itxi

Beste kirolak

IV. edizioa

Manuel Merillas eta Laura Orgue, garaile Gorbeia Suzien Ternua proban

Erredakzioa

Jokin Lizeagak hirugarren postua eskuratu du gizonezkoen lasterketan eta Ohiana Kortazarrek ere postu berean bukatu du emakumezkoen mailan.

  • Gorbeia Suzien

    Gorbeia Suzien mendi-lasterketako artxiboko irudia

Manuel Merillas eta Laura Orgue izan dira Gorbeia Suzien Ternua 2015 mendi-lasterketako irabazleak. Gorbeiako Parke Naturaletik 31 kilometroko eta 2.400 metroko desnibeldun ibilbidea osatu behar izan dute parte hartzaileek. Zeanurin bildu dira 'Skyrunner National Series Spain, Andorra & Portugal' txapelketako lasterkari onenak.

Gizonezkoen mailan, gauzak estu egon dira azken kilometroetara arte. Merillasek azken txanpan gogotik bizitu du erritmoa eta Zeanurin kokatuta egon den helmuga lehen postuan gurutzatu du, 2 ordu, 57 minutu eta segundo bateko markarekin. Tofol Castanyer Baleareetako lasterkaria izan da bigarren irabazlearengandik 14 segundora. Jokin Lizeaga euskaldunak osatu du podiuma, hirugarren postuan bukatu ostean. Merillasek baino 33 segundo gehiago behar izan ditu Lizeagak ibilbidea burutzeko, eta bigarren sailkatuak baino 19 segundu gehiago soilik.

Emakumezkoen mailan, Laura Orguek hasieratik agindu du, baina Paula Cabrerizo madrildarrak gogotik lan egin arazi dio. Orguek 3 ordu, 29 minutu eta 26 segundo behar izan ditu helmuga gurutzatzeko. Paula Cabrerizo izan da bigarren, 12 segundora. Ohiana Kortazar euskaldunak hirugarren postuan bukatu du lasterketa. Kortazarrek, irabazleak baino 50 segundo gehiago behar izan ditu Gorbeia Suzien Ternua 2015 lasterketako ibilbidea burutzeko.