Itxi

Beste kirolak

Lehiaketa

Zortzi blogarik Rioko Olinpiar Jokoetara joateko aukera izango dute

Agentziak | Erredakzioa

Basque Team Fundazioak eta Gazteaukera atariak lehiaketa bat abiarazi dute 18 eta 30 urte bitarteko euskal blogariak aurkitzeko. Azken eguna abenduaren 15a izango da.

  • 2016an Rion egingo diren Olinpiadetara joateko lehiaktearen irudia. ARGAZKIA:gazteaukera.euskadi.eus

    2016an Rion egingo diren Olinpiadetara joateko lehiaketaren irudia. ARGAZKIA:gazteaukera.euskadi.eus

 

Gazte Olimpic Team izeneko lehiaketak Euskadiko blogariei aukera emango die 2016ko udan Rio de Janeiron (Brasil) ospatuko den esperientzia olinpiarra islatzeko. Hegaldiak, ostatua, kirol jardueretarako sarrerak, bidaia gastuak eta asegurua biltzen ditu sariak.

Horrela, zortzi blogari gaztek Olinpiar Jokoekin zerikusia duten jarduera asko zuzenean bizi, lehian diharduten euskal kirolariekin harremanetan egon eta han-hemenka bildutako esperientziak Gazteaukera blogean partekatzeko aukera izango dute.

Lehiaketan parte hartzeko idazlan bat edo bideo bat bidali behar dute webgunearen bitartez, gaitzat "Euskal Selekzioak 10 domina eskuratu ditu Olinpiar Jokoetan" hartuta. Lanak bidaltzeko azken eguna abenduaren 15a izango da, eta, 2016ko urtarrilaren amaieran, saritutakoen izenak argitaratuko dituzte Basque Teamek zein Gazteaukerak sare sozialetan dituzten kontuetan (Facebook eta Twitter).