Itxi

Beste kirolak

Ezbeharra

Jose Mari Olasagastik besoa motozerrarekin harrapatu du

eitb.eus

Igeldoko aizkolariari bi orduko ebakuntza egin diote, eta zauri handia duen arren, arriskutik kanpo dago.

  • Jose Mari Olasagasti. Argazkia: EiTB.

    Jose Mari Olasagasti. Argazkia: EiTB.

Jose Mari Olasagastik ezbeharra izan du motozerrarekin. Igande goizean, egurra prestatzen zegoela, motozerra kateatu egin zaio eta ezkerreko besoa harrapatu du, zauri handi samarra eginez.

Aizkolariari bi orduko ebakuntza egin diote eta arriskutik kanpo dago.