Itxi

Beste kirolak

Munduko Txapelketa

Sokatirako euskal selekzioa Volendamen dago, Munduko Txapelketarako

Erredakzioa | EITB.EUS

Ostegun eta ostiralean (otsailak 18 eta 19), kluben arteko lehiaketa egingo dute; larunbat eta igandean selekzioaren txanda da, Basque Country lehiatuko da.

Sokatirako euskal selekzioak goma gaineko Munduko Txapelketan hartuko du parte asteburu honetan, Volendamen (Holanda). Ostegun eta ostiralean (otsailak 18 eta 19), kluben arteko lehiaketa egingo dute; larunbat eta igandean selekzioaren txanda da, Basque Country lehiatuko da.

Lehen aldiz hartuko du parte selekzioak Nazioarteko Federazioko kide bezala. Euskal epaile bat ere bertan izango da.

Eitb.eus-ek Munduko Txapelketa emango du, zuzenean, ostegunetik igandera bitartean. Ostegunean, 9:00etan hasiko da emanaldia.