Itxi

Beste kirolak

Snowboard

Lucas Eguibarrek garaipena lortu du Veysonnazeko proban

eitb.eus

Donostiarrak denboraldiko bere lehen garaipena lortu du, Boardercross modalitateko Munduko Kopan.

0:54

Lucas Eguibar Boardecrosseko Munduko Kopako egungo txapeldunak Veysonnazen, Suitzan, jokatutako proba irabazi du. Gipuzkoarra Nick Baumgartner estatubatuarrari eta Alessandro Haemmerle austriarrari gailendu zaizkio.

Donostiarrak Munduko Kopan lortzen duen bigarren garaipena da, iaz leku berean irabazi zuelako.

Denboraldi honetan lortzen duen emaitzarik onena ere bada, otsailaren 21ean Sunny Valleyko estazio errusiarrean hirugarren egin ostean.