Itxi

Beste kirolak

Moto 2

Efren Vazquez ospitalera eraman dute eroriko baten ostean

eitb.eus

Moto2ko pilotua bere kordean eta arriskutik kanpo dago, buruan traumatismoa izan ostean Ameriketako Sari Nagusian.

  • Efren Vazquez. Artxiboko irudia.

    Efren Vazquez. Artxiboko irudia.

Efren Vazquezek eroriko larria izan du Moto2ko entrenamenduetan, Ameriketako Sari Nagusian, eta ospitalera eraman behar izan dute. Bandera gorriak sailkatze serieak geldiarazi ditu, eta ambulantzia batean sartu dute Bizkaiko pilotua.

Pilotua bere kordean heldu da osasun zentrora. Buruan kolpea izan duela eta arriskutik kanpo dagoela konfirmatu dute. Helikoptero batek Austineko ospital batera eraman du Efren Vazquez, froga gehigarriak eta ondorio larriagoak dituenik baztertzeko.