Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Kirol Arbitrajeko Auzitegiak zigorra murriztu dio Sharapovari

Erredakzioa

Astearte honetan hartu dute erabakia eta tenislari errusiarrak berriro jokatu ahal izango du 2017ko apirilaren 26tik aurrera. Bi urteko zigorra ezarri zioten Meldoniumagatik positiboa eman zuelako.

  • Maria Sharapova. Argazkia: EFE

    Maria Sharapova. Argazkia: EFE

Maria Sharapova tenislari errusiarrak berriro jokatu ahalko du 2017. urteko apirilaren 26tik aurrera. Bi urteko zigorra ezarri zioten Meldoniumagatik positiboa eman baitzuen kontrol batean. Kirol Arbitrajeko Auzitegiak astearte honetan erabaki du Sharapovari zigorra murriztea.

"Sharapovak berriro jokatu ahal izango du 2017ko apirilaren 26tik aurrera Kirol Arbitrajeko Auzitegiak bere zigorra murriztea erabaki ostean", adierazi du Shamil Tarpischev Errusiako Tenis Federazioko presidenteak.

 

nteak.