Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekiko finala

Serenak zazpigarren titulua irabazi du eta lehen postuan da berriro

Agentziak | Erredakzioa

Venus ahizpari gailendu zaio bi setetan, joko eskasa izan duen finalean.

0:43

Serena Williams Australiako Irekiko finala irabazi du Venus ahizpari bi setetan gailenduta: 6-4 eta 6-4. Garaipen honi esker, Serena munduko sailkapeneko lehen postuan da berriro.

Halaber, Serenak 23 Grand Slams irabazi ditu jada, Steffi Graffek baino bat gehiago, eta Margaret Court titulu bakar batera dauka orain.

Finalak 88 minutu iraun ditu, eta jokoa nahiko eskasa izan da: behartu gabeko 46 huts egin dituzte, horietko 25 Venusek.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Tenis bideoak