Itxi

Beste kirolak

Errugbia

Ingalaterrak irabazi du Sei Nazioen txapelketa

Erredakzioa

Ingalaterrako selekzioak 61-21 irabazi dio Eskoziari Twickenhamen eta txapelketa bukatzeko jardunaldi baten faltan, txapeldun izendatu da.

  • Ingalaterra. Argazkia: EFE

    Ingalaterra. Argazkia: EFE

Ingalaterrako errugbi selekzioak 61-21 irabazi dio Eskoziari igande honetan Twickenhamen eta Sei Nazioetako txapeldun izendatu da. Txapelketa irabazi du amaitzeko jardunaldi baten faltan.

Arrosaren hamabostekoek euren 18. garaipena jarraian lortu dute, eta Zeelanda Berriak iaz ezarritako marka berdindu dute. Eddie Jonesek zuzentzen duen selekzioak Gran Slama eskuratzea bilatuko du azken jardunaldian eta bide batez All Blacksen marka gainditzea ere.