Itxi

Beste kirolak

Leonen

Maialen Chourraut eta Ander Elosegi, Espainiako txapeldun

Agentziak | Erredakzioa

Chourraut nagusi izan da K-1 mailan, eta Elosegi, berriz, C-1en.

  • Maialen Chourraut. Argazkia: Efe.

    Maialen Chourraut. Argazkia: Efe.

Maialen Chourraut txapeldun olinpikoak eta Ander Elosegi olinpiar diplomadunak aurreikuspenak bete dituzte eta Espainiako txapelketa irabazi dute, Leonen. Frantzian jokatuko den Munduko Txapelketara begira sasoi betean daudela erakutsi dute biek.

Chourrautek ez du arazorik izan K-1 mailan garaipena lortzeko. Marta Martinez izan da bigarren, eta Nuria Vilarrubia, hirugarren.

Ander Elosegi C-1 kategorian izan da azkarrena, Joan Cresporen eta Daniel Marzoren aurretik.