Itxi

Beste kirolak

WTA Finals

Wozniacki txapeldun izendatu da Singapurren

Erredakzioa

Caroline Wozniackik finala irabazi dio Venus Williamsi bi setetan (6-4 eta 6-4) eta WTAko txapeldun berria da.

  • Caroline Wozniacki. Argazkia: EFE

    Caroline Wozniacki, WTA Finalseko txapeldun. Argazkia: EFE

Caroline Wozniacki izendatu da WTAko Finaletako txapeldun igande honetan, finala Venus Williamsi bi setetan (6-4 eta 6-4) irabazi ostean. Ondorioz, lehen aldiz lortu du txapelketa hau irabaztea.

Danimarkako tenislariak ordu bete eta erdi behar izan ditu 2008. urtean txapeldun izan zen Williams menderatzeko.