Itxi

Beste kirolak

Motoziklismoa

Izan Guevara, Moto3 mailako munduko txapelduna

EITB Media

Mallorcako pilotua nagusi izan da Australiako Sari Nagusian eta munduko txapeldunaren titulua bereganatu du.

  • Izan Guevara

    Izan Guevara, Moto3 mailako munduko txapelduna. Argazkia: EFE

Izan Guevara (GasGas) da Moto3 mailako munduko txapelduna igande honetan (urriak 16) Australiako Sari Nagusian garaipena lortu ostean. 18 urterekin bereganatu du titulua Mallorcako pilotuak.

Guevara nagusitu da Phillip Islandeko zirkuituan Deniz Öncü (KTM) turkiarrarekin, Sergio Garcia Dols (GasGas) espainiarrarekin eta Ayumu Sasaki (Husqvarna) japoniarrarekin izandako lehia estuan.

Oraindik Munduko Txapelketa amaitzeko bi lasterketa falta diren arren, Guevara matematikoki txapelduna da jada. Palmakoa sailkapen nagusiko liderra da 290 punturekin, Sergio Garcia Dols da bigarren 225 punturekin eta Dennis Foggia hirugarren 223 punturekin.