Itxi

Beste kirolak

Golfa | Augustako Mastersa

Kirolaren eta gizarteko hainbat erakundek eta pertsona ospetsuk Rahm zoriondu dute, Augustako garaipenagatik

EITB MEDIA

Zenbait klubek, kirolarik, kirolari ohik eta ordezkari instituzionalek zorion mezua helarazi diote euskal golf jokalariari, azken horrek Augustako Mastersa irabazi ostean.

  • Augustako Mastersa irabazi berri du, eta pozarren ospatzen ari da Rahm, irudian. Argazkia: EFE.

    Augustako Mastersa irabazi berri du, eta pozarren ospatzen ari da Rahm, irudian. Argazkia: EFE.

Jon Rahmek, astelehen goizean, Euskal Herriko kirolerako garaipen historikoa lortu du, Augustako Mastersa irabaziz. Horren ondorioz, kirol arloko eta gizarteko hainbat erakundek eta pertsona ospetsuk euskal golf jokalaria zoriondu dute; horietako mezu batzuk ekarri ditugu hona, soilik batzuk, adibide gisa.

Kirol arloaren barruan, Athleticek nabarmendu du Augustako Mastersa hirugarren aldiz irabazi duela euskal golf jokalariren batek; hain zuzen ere, Rahm Athleticeko bazkidea da, eta klub zuri gorriaren 125. urteurrenaren enbaxadorea, horrez gain.

Realak ere zoriondu du Jon Rahm; klub txuri-urdinaren iritziz, barrikarrak “historia” egin du, Augustan.

Rahm bezala, Garbiñe Muguruza tenislaria ere izan da munduko sailkapenaren lehen postuan, eta badaki zer den txapelketa nagusienak irabazten; hauxe esan dio bizkaitarrari, orain:

Beste tenislari bat, Rafa Nadal zehazki, eta Pau Gasol sakibaloi jokalari ohia, Twitterren bidez azaldu dira, Jon Rahmentzako euren mezuak zabaltze aldera:

Erakundeei dagokienez, Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Rahmek egindakoa "lortutako amets historikoa" dela. Hemen da sare sozialetan lehendakariak zabaldutako mezua:

Rahm Barrikakoa da, eta herri horretako Udalak ere zoriondu nahi izan du, gauzatutako balentriagatik:

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, ordea, honela zoriondu du euskal golf jokalaria:

Ildo horretan, Kirol Kontseilu Nagusiak bideo berezia partekatu du; hain zuzen ere, Rahmek Augustako Masterseko irabazleari ematen dioten jaka berde mitikoa jasotzen duen unearen bideoa: