Itxi

Beste kirolak

Aurkezpena

Behobia-Donostia lasterketak aurtengo kamiseta aurkeztu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Arduradunek azaldu dutenez, lasterketaren ibilbidea altxorraren mapa gisa irudikatzeko eta bidea girotzen duen pirata mitikoa omentzeko nahiak daude kamisetaren diseinuaren jatorrian.

  • Martin Fiz, aurkezpen ekitaldian

    Martin Fiz, aurkezpen ekitaldian

Behobia-Donostia lasterketak Luanvi markako kamiseta aurkeztu du asteazken honetan. Azaroaren 12ko lasterketan izena eman duten 30.000 pertsonek jasoko dute elastikoa.

Martin Fizek hartu dute parte aurkezpenean, Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Han izan dira, halaber, Fernando Ibarreta lasterketaren produktore eragilea, eta Luanvi etxeko Joan Perarnau.

Azaldu dutenez, lasterketaren ibilbidea altxorraren mapa gisa irudikatzeko eta bidea girotzen duen pirata mitikoa omentzeko nahiak daude kamisetaren diseinuaren jatorrian.

Kamisetaren ezaugarriei dagokienez, elastikotasun handiko materiala izateaz gain, cool-skin teknologiaz egin dituzte. Hala, izerdia azkar lehortzea eta hezetasuna ekiditea lortu nahi izan dute, baita arina eta leuna izatea. Gainera, 'flatlock' jostura lauen akabera du, marruskadurak gutxitzeko asmoz.