Itxi

Beste kirolak

Atletismoa

Basauriko taldeak lan bikaina egin du Munduko Kros Txapelketan

EITB Media

Mikel Garciak urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat lortu ditu; Raul Martinezek eta Ibai Magdalenok bi urrezko domina zintzilikatu dituzte taldekako lasterketetan, eta Angela de Miguel seigarren izan da proba laburrean zein luzean.

  • Basauri taldea

    Mikel Garcia, Raul Martinez, Angela de MIguel eta Ibai Magdaleno. Argazkia: Basauri Taldea

Basauriko talde paralinpikoko atletak bikain ibili dira Ciechanow Poloniako hirian egindako Munduko Kros Txapelketan. Guztira, urrezko hiru domina eta zilarrezko bat bereganatu dituzte.

Mikel Garciak urrezko domina irabazi du proba laburrean eta zilarrezkoa luzean; taldekako lasterketetan, Raul Martinezek eta Ibai Magdalenok urrezko bi domina bereganatu dituzte, eta Angela de Miguel seigarren izan da proba laburrean zein luzean.

Gainera, Basauriko taldea albiste bikain batekin itzuli da etxera; izan ere, Virtus Europak baieztatu die Basaurik antolatuko duela 2024an Europako Kros Txapelketa. Basauri 2024ko Kirolaren Europako Hiria izango da, beraz.