Itxi

Beste kirolak

Azaroak 5

Donostiako Krosa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Lasterketaren 67. edizioa izango da aurtengoa, eta Kluben Espainiako Txapelketarako sailkatzeko balioko du. EITBk zuzenean emango du, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Donostiako Krossa

    Donostiako Krossa

Donostiako Nazioarteko Krosaren 67. edizioa jokatuko da igande honetan, azaroaren 5ean, Zubietako Hipodromoan. Lasterketa zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en. Nobedadeen artean, aipatu beharra dago aurtengo probak Kluben Espainiako Txapelketarako sailkatzeko balioko duela.

Atleta afrikar ugari izango dira igandean Donostian. Emakumeen kategorian, Prisca Chesang eta Edinah Yebitok korrikalariek hartuko dute parte (7. eta 8. sailkatu ziren, hurrenez hurren, Munduko Cross Country Txapelketan). Horiez gain, Annet Chelangat eta Wede Kefale ere irteera lerroan izango dira igandean (14. eta 15. geratu ziren Munduko Cross Country Txapelketan).

Gizonei dagokienez, Ismael Kikurui kenyarrak krosean parte hartuko du, Munduko Txapelduna 20 urtez azpiko kategorian. Era berean, Oscar Chelimo ere protagonista izango da, 2022ko Munduko Txapelketan hirugarren egin zuen 5 000 metrokoan, eta brontzezko domina irabazi zuen 2019ko Munduko Txapelketan, 20 urtez azpiko mailan.