Itxi

Beste kirolak

MOTOZIKLISMOA

Jaime Busto, estalpeko trialeko munduko txapeldunordea

EITB MEDIA

Finalean lortutako hirugarren postuari esker, denboraldi bikaina borobildu du Gorlizko pilotuak. Izan ere, aire libreko Trial GP nazioarteko txapelketan txapeldunorde izan zen, eta Espainiako Txapelketa eta Nazioen Txapelketa irabazi zituen.

  • Jaime Busto, podiumean, Marcellirekin eta Bourekin

    Jaime Busto, podiumean, Marcellirekin eta Bourekin

Jaime Bustok estalpeko trialeko munduko txapeldunordea izatea lortu zuen, igandean, Vendée hirian (Frantzia), jokatutako proban hirugarren egin ostean. Hala, denboraldi bikaina borobildu zuen Gorlizko pilotuak. Izan ere, aire libreko Trial GP nazioarteko txapelketan txapeldunorde izateaz gain, Espainiako Txapelketa eta Nazioen Txapelketa irabazi ditu. 

Lehen fasean, bost eremu gainditu behar zituzten pilotuek igandeko proban, eta Busto hirugarren kokatu zen behin-behineko sailkapenean Gabriel Marcelli galiziarrarengandik, bigarrenarengandik puntu bakarrera, oso lan erregularra egin baitzuen. Distantzia bera ateratzen zion, gainera, Toni Bou liderrak Bustori (puntu bakarra). Bigarren errondan, lau eremu aurretik zituztela, Jaime Bustok oso ondo pasa zituen lehen biak. Azkenik, final handia iritsi zen, sei eremu gainditzeko erronkarekin. Bou izan zen onena, Marcelli bigarrena, eta Busto hirugarrena.