Itxi

Beste kirolak

LIV GOLF

Jon Rahm izango da Legio XIII taldearen kapitaina LIV Golf zirkuituan

AGENTZIAK | EITB Media

Saudi Arabiako golf zirkuituak bi txapelketa izango ditu: taldekakoa eta banakakoa. Lehiaketa aste honetan hasiko da.

  • Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE

    Jon Rahm. Artxiboko argazkia: EFE

Jon Rahm izango da Legio XIII taldearen kapitaina Saudi Arabiako LIV Golf zirkuituan, antolatzaileek gaur baieztatu dutenez. Talde berean egongo dira Caleb Surrat, Zimbawe Kieran Vincent eta Tyrrel Hatton jokalariak.

Rahmek abenduan utzi zuen Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) PGA Tourra, eta laster egingo du debuta zirkuitu arabiarrean, aste honetan abiatuko baita lehiaketa.

AEBko zirkuituan ez bezala, Saudi Arabiakoak bi txapelketa izango ditu: taldekakoa eta banakakoa, eta biak aldi berean jokatuko dira.