Itxi

Alaves

Mendizorrotza

Alavesek garaipena lortuta hasi du bigarren itzulia (2-0)

Erredakzioa

Arabarrek Leganes gainditu dute etxean. Partidako bi golak Toribiok eta Raul Garciak egin dituzte.

  • Despotovic eta Toribio, Alavesen lehen gola ospatzen. EiTB.

    Despotovic eta Toribio, Alavesen lehen gola ospatzen. EiTB.

Alavesek urrezko hiru puntu lortu ditu Leganesi 2 eta 0 irabazita, eta, horri esker, arabarrak sailkapeneko postu arriskutsuetatik aldentzen hasi dira. 2015 lehen garaipena da Alberto Lopezen mutilentzat.

Garaipen garrantzitsua izan da Alavensentzat, azken lau partidetatik bi bakarrik irabazi ostean.

Partidako bi golak Toribiok eta Raul Garciak egin dituzte. Toribiok sekulako ezkerkada batekin sartu du baloia Leganesen atean 16. minutuan. Raul Garciak, berriz, korner baten ondorioz egin du gola, 89. minutuan.

Leganesi dagokionez, madrildarrek argi eta garbi utzi dute bigarren mailan etxetik kanpo txarren aritzen den bigarren taldea direla: bost puntu bakarrik lortu dituzte Butarquetik kanpo.

Fitxa teknikoa:

2 - Alaves: Manu Fernández, Medina, Jarosik, Laguardia, Xabi Castillo, Toribio, Beobide, Toti (Raúl García, 78. min), Juli (Sangalli, 59. min), Manu Lanzarote (Juanma, 84. min), Despotovic.

0 - Leganes: Serantes, Postigo, Mantovani, Delgado (Marc Bertrán, 42. min), Soriano, Alberto Martín, Eraso, Fran Moreno (Chuli, 75. min), Aguirre (Eizmendi, 42. min), Álvaro, Borja Lázaro.

Golak: 1-0, 16. min: Toribio. 2-0, 89. min: Raúl García.

García.