Itxi

Alaves

Mendizorrotzan

Alavesek gol-zaparrada lortu du Zaragozaren aurka (4-0)

Erredakzioa

Gasteiztarrek urrezko garaipena eskuratu dute etxean, eta jaitsiera postuetatik zazpi puntura urrundu dira.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Alavesek Zaragozaren bolada ona eten du Aragoikoei 4 eta 0 irabazita, Mendizorrotzan.

Garaipen horri esker, arabarrak sailkapenaren erdiko aldean daude orain, 32 punturekin eta partida bat gutxiago jokatuta. Totik (bi), Lanzarotek eta Manu Barreirok egin dituzte Alavesen golak.

Fitxa teknikoa:

4 - Alaves: Manu Fernández, Medina, Laguardia, Jarosik, Raúl García, Toribio, Rafa García, Juanma (Sangalli, 55. min), Toti, Lanzarote (Llamas, 78. min), Manu Barreiro (Ion Vélez, 68. min).

0 - Zaragoza: Bono (Alcolea, 72. min), Fernández, Mario (Vallejo, 46. min), Cabrera, Rico, Eldin, Galarreta, Dorca, Pedro, Borja Bastón (Natxo Insa, 62. min), William José.

Golak: 1-0, 23. min: Toti. 2-0, 46. min: Manu Lanzarote. 3-0, 54. min: Manu Barreiro. 4-0, 90. min: Toti.

min: Toti.