Itxi

Alaves

Adelante Liga

Caballero argentinarraren altuera gehiegi izan da Alavesentzat (3-2)

Erredakzioa

Alberto Lopezen taldea esku-hutsik atera de Lugotik, Barreirok bi gol egin dituen arren.

1:40

Pablo Caballero argentinarrak buruarekin egindako erremateek kalte handia egin diote Alavesi Lugon jokatutako partidan. Hala ere, arabarrek norgehiagoka berdintzeko aukera izan dute azken minutura arte.

Lehen gola Lugok egindako jokaldi on baten ondorioz iritsi da. Baloia Pablo Caballerori bidali diote, bigarren zutorinera, eta argentinarrak baloia sarera bidali du, buruarekin errematatuta. Galiziarrak lehen zatiko 25. Minutua aurreratu dira.

Bigarren zatian hasi eta zazpi minutura egin du etxekoen bigarrena Caballerok. Metro eta 91 zentimetroko altuera aprobetxatuta, jauzi egin eta buruz errematatu du berriro, Goitia gaindituz.

Lugok partida erabakitzeko aukerar izan ditu, baina Alaves izan da hurrengo gola egin duena. Manu Barreirori penaltia egin diote eta Barreirok berak jaurti du zigorra, arabarren lehen gola sartzeko.

Arabarrak berdinketa lortzen saiatu dira eta aurkariak estutu ditu, baina orduan Lugok hirugarrena egin du Toni Rodriguezen bitartez.

Alberto Lopezen gizonek ez dute amore eman eta amaierarako 11 minuturen faltan bigarrena egin dute. Golegilea, Manu Barreiro. Partidako azken minutuetan emozioa izan da nagusi, baina markagailuan ez da aldaketarik izan.

Fitxa teknikoa

3 - Lugo: Dani Mallo; Dalmau, Israel Puerto, Borja Gómez, Manu; Fernando Seoane, Carlos Pita; Iriome (David Ferreiro, 67. min), David López (Pelayo, 75. min), Toni Rodríguez (Iago Díaz, 89. min); eta Pablo Caballero.

2 - Alaves: Goitia; Medina, Laguardia, Jarosik, Raúl García; Juanma (Sangalli, 73. min), Toribio (Ion Vélez, 61. min), Manu, Toti; Lanzarote (Sergio Llamas, 61. min) eta Manu Barreiro.

Golak: 1-0, 25. min: Caballero. 2-0, 52. min: Caballero. 2-1, 60. min: Manu Barreiro, penaltiz. 3-1, 68. min: Toni Rodríguez. 3-2, 79. min: Manu Barreiro.

Manu Barreiro.