Itxi

Alaves

Garaipena Teneriferen aurka

Alaves, promozio postuetatik gertuago (1-0)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gasteizarrek etxeko seigarren garaipena jarraian eskuratu dute. Lanza izan da partidako golegile bakarra.

  • Jokalariak, 1-0ekoa ospatzen. Argazkia: EITB

    Jokalariak, 1-0ekoa ospatzen. Argazkia: EITB

Alavesek bolada onari eutsi dio. Gasteizko taldeak etxeko seigarren garaipen jarraian erdietsi du Tenerife mendean hartuta (1-0). Albertoren taldeak gero eta hurbilago ditu promozio postuak.

Lanzak markagailua estreinatu du lehen zatia amaitzear zenean, 44. minutuan hain zuzen ere. Katalanak atzelariak gainditu ditu eta ezkerrarekin gol benetan ederra sartu du (1-0).

Bigarren zatian errenta handitzeko gol-aukerak sortu ditu Alavesek, baina ezin izan du Tenerifeko atezaina bigarrenez gainditu. 47 puntu dituzte babazorroek dagoeneko.

Fitxa teknikoa:

1; Alaves: Goitia, Medina, Laguardia, Jarosik, Raul Garcia, Toribio, Manu Garcia (Rafa Garcia, 61'), Toti, Juanma (Sergio Llamas, 82'), Lanzarote, Despotovic (Juli, 69').

0; Tenerife: Dani, Moyano (Cristo Martin, 85'), Albizua, Carlos Ruiz, Camara, Ricardo, Cristo Diaz (Juan Carlos, 55'), Aitor Sanz, Suso, Aridane (Abdon Prats, 70'), Maxi Pérez.

Gola:

1-0, 44': Lanzarote.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves