Itxi

Alaves

Adelante Liga

Alaves galtzaile atera da Sportingen aurkako partidan (1-0)

L.E. | eitb.eus

Arabarrek ezin izan dute bigarren mailako talde indartsuenetako bat gainditu. Gola Guerrerok egin dau, neurketako 79. minutuan.

  • Arabarrek ezin izan dute garaipen boladarekin jarraitu. Irudia: EiTB.

    Arabarrek ezin izan dute garaipen boladarekin jarraitu. Irudia: EiTB.

Alaves galtzaile atera da El Molinen Sportingen aurka jokatutako neurketan. Arabarrek ezin izan diote jarraipenik eman azken hiru partidetako bolada onari, eta punturik lortu gabe itzuli dira Gasteizera.

Sporting arabarrak baino gehiago izan da partida osoan. Erritmo bizia izan du neurketak, baina aukera argi oso gutxi izan dira.

Lehen aurkera argia 28. minutuan izan du etxeko taldeak, baina Iñaki Goitia bikain aritu da lehen gola sahiesteko.  Toti eta Manu ere saiatu dira, baina arrisku handirik sortu gabe.

Bigarren zatian iritsi da partidako gol bakarra, Guerrerok egin du 79. minutuan, Hugo Fraileren pasea aprobetxatuta. Aurretik, 76. ean, asturiarrek beste aukera argi bat izan dute, Pablo Perezen jokaldi batean.

Azken minutuetan Sportingek ez du etsi eta erasoan jarraitu du, baina markagailua ez da mugitu. Azkenean, 1 eta 0 Gijoneko taldea nagusi. Arabarrek ezin izan dute laugarren garaipena jarraian lortu.

Fitxa teknikoa:

1.- Sporting: Cuéllar, Lora (Meré, 56. min), Luis Hernández, Bernardo, Isma López, Sergio Álvarez, Rachid, Carmona, Pablo Pérez (Carlos Castro, 77. min), Guerrero eta Jony (Hugo Fraile, 71. min).

0.- Alaves: Goitia, Medina, Laguardia, Jarosick (Despotovic, 80. min), Julián Cerdá (Lanzarote, 66. min), Toribio (Rafa 70. min), Raúl García, Toti, Manu García, Sergio Llamas eta Manu Barreiro.

Golak: 1-0 Guerrero (79. min).

rero (79. min).