Itxi

Alaves

Laugarren porrota jarraian

Hustuta heldu da Alaves denboraldi amaierara

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alberto Lopezen mutilek sailkapeneko 13. postuan eman diote amaiera denboraldiari, 53 punturekin. Jaitsiera postuen mehatxutik urruti.    

  • Alaveskeo jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EITB

Indarrez justu heldu da Alaves denboraldi amaierara, eta azken jardunaldietara hustuta heldu da. Alegia, azken hilabete eta erdian jokatutako bederatzi partidetatik soilik bitan atera da garaile.

Bederatzi jardunaldi hauetako emaitzei dagokionean, Alavesek zortzi gol egin ditu, eta 18 jaso ditu bere atean, 27 puntutatik sei eskuratuz.

Hala ere, egutegiaren azken zati hau zorrotza izan dela ere azpimarratu beharra dago, izan ere, gasteiztarrek txapelketako bi talderik onenak izan dituzte aurkari; lehen mailara igo diren Betis eta Sporting. Eta, igoera postuak jokoan zituzten gainontzeko hiru taldeen aurka ere lehiatu da: Girona, Las Palmas eta Valladolid.

Oro har, 42 jardunaldiren ostean, Alavesek sailkapeneko 13. postuan bukatu du denboraldia, 53 punturekin. Jaitsiera postuen mehatxutik urruti.

atxutik urruti.