Itxi

Alaves

Mendizorrotzan

Alavesek aise irabazi dio Oviedori (2-0)

Agnetziak | Erredakzioa

Babazorroek ez dute arazorik izan etxeko lehenengo hiru puntuak eskuratzeko, eta Numantzia liderraren puntu kopuru bera dute.

  • Pelegrin, partidako bigarren gola ospatzen / EITB.

    Pelegrin, partidako bigarren gola ospatzen / EITB.

Alavesek aise irabazi dio Oviedori Mendizorrotzako lehenengo partidan, eta sailkapeneko lehen taldeak (Numantzia) duen puntu kopuru bera du. Ondorioz, Adelante Ligako aurreneko postuetan dago.

Gasteiztarrek partida erraza izan dute maila honetara igo berri den talde baten aurka, ate aurrean izandako eraginkortasunari eta Oviedok atzealdean erakutsi duen ahultasunari esker.

Lehenengo gola bere atean egin du Fernandezek, 5. minutuan, eta bigarrenean huts egin dute atzelariek, korner batean Pelegrini errematatzen utzi baitiote.

FITXA TEKNIKOA

Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia, Femenia (D. Pacheco, 72. min), Mora (Estrada, 70. min), Manu Garcia, Guichon, Juli (Manu Barreiro, 86. min), Toquero.

Oviedo: Esteban, Fernandez, Verdes, Gomez, Peña, Erice, Vila (Aguirre, 46. min), Susaeta, Hector Font (Borja Valle, 46. min), Hervías (Toche, 73. min), Linares.

Golak: 1-0, 5. min: Fernandez, bere atean. 2-0, 16. min: Pelegrin.