Itxi

Alaves

Errekurtsoa

Carpiori txartel gorria kendu diote, eta Guichoni horia

Agentziak | Erredakzioa

Lehiaketa Batzordeak Alavesek aurkeztutako errekurtsoaren zati bat onartu du, baina Manu Garcia, Victor Laguardia eta Jagoba Beobideren txartel horiak mantendu ditu.

  • Llagoestaren aurkako partidaren irudi bat / EITB.

    Llagoestaren aurkako partidaren irudi bat / EITB.

Llagosteraren aurkako partidan Javier Carpiok ikusi zuen txartel gorria eta Facundo Guichoni atera zioten txartel horia baliogabetu ditu Lehiaketa Batzordeak, Alavesek jarritako errekurtsoaren zati bat onartuta. Manu Garciaren lehenengo txartel horia eta Victor Laguardiak eta Jagoba Beobidek ikusi zituztenak mantendu ditu.

Erabakian, batzordeko kideen arabera, Carpioren txartel gorriaren kasuan, "jakina da Ruiperez Marin epaileak aktan adierazitako ekintzak ez zirela gertatu". Ez zuen eskuarekin ukitu.

Guichonen txartel horian arrazoibide bera erabiltzen du. "Batean zein bestean jokalariek ez zuten baloia eskuarekin ukitu".

Erabaki honen ostean, Javier Carpio prest legoke Errege Kopako partida jokatzeko, Numantziaren aurka 20:30etan.

urka 20:30etan.