Itxi

Alaves

Aurkezpena

Alavesen 'helburuak betetzen' laguntzeko heldu da Vadocz

Agentziak | Erredakzioa

Krisztián Vadócz erdilari hungariarrak ekainaren 30era arte sinatu du. Osasunan jokatu zuen.

  • Vadocz, aurkezpenean Alavesekin / EFE.

    Vadocz, aurkezpenean Alavesekin / EFE.

Krisztian Vadocz, Alaveseko erdilari berria, taldeak denboraldi honetan Adelante Ligan dituen 'helburuak bebetzeko' asmoarekin heldu da, aurkezpenean esan duenez.

Hungariarrak ekainaren 30era arte sinatu du talde gasteiztarrarekin, eta lehenengo aldiz entrenatu da taldekideekin. Igande honetan Leganesen aurka aritzeko prest azaldu da.

Jokalaria, 30 urtekoa, Arabako taldearen zelaierdia indartzeko dator, eta Sergio Moraren sortze lanei laguntzeko. Denboraldi hasieran jokoaren agintea izaten ari da Mora.

Hungariarrak Suitzako Grashopperren bukatu zuen azken denboraldia, eta maiatzetik ez du lehiaketako partidarik jokatu. Denboraldi-aurrea Budapesteko Honvedekin egin du, Hungarian.

Vadoczek nazioarteko ibilbide luzea du, Frantzian, Danimarkan, Eskozian eta Suitzan, baita Indiako ligan ere. Osasunan jokatu zuen, 2008 eta 2011 artean. Nafarroako taldean 70 neurketa baino gehiago jokatu zuen.

go jokatu zuen.