Itxi

Alaves

Berdinketa Mendizorrotzan

Alavesek puntuak gehitzen jarraitzen du

eitb.eus

Bordalasen taldeak puntu bat lortu du Alcorconen aurkako partida. Campañak eta Femeniak egin dituzte golak, biak bigarren zatian.

  • Bordalas, Alaveseko entrenatzailea. Argazkia: EiTB.

    Bordalas, Alaveseko entrenatzailea. Argazkia: EiTB.

Alavesek ezin izan du bosgarren garaipena jarraian lortu, etxean Alcorconekin bana egin baitu.

Pepe Bordalasen taldea hobea izan da lehen zatian, eta golen bat egiteko aukerak izan dituzte. Argienak, Toquerok eta Julik.

Baina Bordalasen talde ohia suspertu egin da atsedenaldiaren ostean eta eurek izan dira markagailuan aurrea hartu dutenak. Campañak gol ikusgarria lortu du 72. minutuan, urrutitik egindako jaurtiketa baten bidez.

Handik zazpi minutura, 79.ean, arabarren berdinketa iritsi da. Kiko Femeniak egin du gola, Dani Pachecoren baloia aprobetxatuta.

Alaves ez da berdinketarekin konformatu eta azken minutuetan jo eta ke aritu da bigarren golaren bila, baina gauzak ez dira aldatu. Puntu bat lortu dute eta sailkapeneko bigarren postuari eusten diote.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Pelegrín, Raúl García, Femenía (Sergio Llamas, 90. min), Mora, Manu García, D. Pacheco (Guichón, 80. min), Juli (Manu Barreiro, 75. min), Toquero.

1 - Alcorcon: Dmitrovic; Nelson, Djené, Chema Rodríguez, Bellvis; Oscar Plano, Fausto, Campaña, Collantes (Román, 86. min), Máyor (Razvan, 69. min), David Rodríguez.

Golak: 0-1, 72. min: Campaña. 1-1, 79. min: Kiko Femenía.