Itxi

Alaves

1-2, Kordobaren aurka

Alavesek garaipena lortu du hilabete t'erdi eta gero

Erredakzioa

Arabako taldeak 1-2 irabazi dio Kordobari eta liderra den Leganesengandik puntu bakarrera kokatu da Adelante Ligako sailkapenean.

  • Kordoba-Alaves. Argazkia: EiTB

    Bernardellok Alavesen bigarren gola sartzen duen unea. Argazkia: EiTB

Alavesek 1-2 irabazi dio Kordobari Arcangel zelaian eta Arabako taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du. Hilabate t'erdi zeraman Alavesek garaipenik lortu gabe. Hiru puntu hauekin, Adelante Ligako liderra den Leganesengandik puntu bakarrera kokatu da Bordalasek zuzentzen duen taldea.

Partida hasieran Kordoba izan da baloiaren jabe eta abagune onenak Andaluziako taldeak izan ditu. Norgehiagokako 20. minutuan abagune bikoitza izan du etxeko taldeak, baina ez Xiscok ezta Caballerok ere, ez dute Alavesen ate aurrean asmatu. Arabako taldeak lehen zatian izan duen abagune bakarra Manu Garciak area kanpotik egindako jaurtiketa bat izan da, eta Falcon atezainak ez du gelditzeko arazorik izan.

Bigarren zatiko 60. minutuan Kordobak abagune argia huts egin du, eta Alavesek ez du barkatu hurrengo jokaldian; Julik hegaletik erdiraketa atera eta Toquerok 0-1ekoa egin du, errematea sare barrura bidalita. Pozak, ordea, ez dio asko iraun Arabako taldeari bi minutu beranduago Kordobak partida berdintzea lortu baitu Xiscoren gol bati esker (1-1).

Partida berdinduta egon da, eta 25 minutu geratzen izan dira oraindik amaierara iristeko. Alavesen lehen gola, 62. minutuan iritsi da; Kordobarena, aldiz, 64.ean. Bada, Arabako taldeak ez du asko itxaron beharizan bigarren gola lortzeko, Bernardellok 70. minutuan sartu baitu 1-2koa. Manu Barreirok erdiraketa egin, eta Bernardelloren errematea sare barrura joan da.

Azken minutuetan Kordoba berdinketa lortzen saiatu da, eta izan du abagune argiren bat, baina Pacheco atezainak etxekoen gola eragotzi du, Bijimineren erremateari erantzun bikaina emanda. Amaieran, garaipena Alavesentzat.

Fitxa teknikoa:

1 - Kordoba: Falcon; Stankevicius (Lopez Silva, 83. min), Bijimine, Deivid, Abel Moreno; Luso, Eddy (Raul de Tomas, 75. min), Caballero; Pedro Rios (Nando, 70. min), Fidel; Xisco.

2 - Alaves: Pacheco; Kiko Femenia (Estrada, 58. min), Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia; Sergio Mora (Borda, 85. min), Manu Garcia, Bernardello, Juli; Manu Barreiro eta Toquero (Guichon, 77. min).

Golak: 0-1, 62. min: Toquero. 1-1, 63. min: Xisco. 1-2, 70. min: Bernardello.

Epailea: Daniel Jesus Trujillo Suarez.

rujillo Suarez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak