Itxi

Alaves

Lehen entrenamendua

Alavesek ekin dio denboraldiaurreari

Erredakzioa

Arabako taldea astelehen honetan hasi da Lehen Mailan emango duen 2016-2017. denboraldia prestatzen Ibaiako kirol-instalazioetan.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak lehen entrenamenduan. Argazkia: EFE

Alavesek ekin dio denborldiaurreari. 2016-2017. denboraldia prestatzen hasi da Arabako taldea, Lehen Mailan egongo den denboraldia. Astelehen honetan egin dute lehen entrnamendua Ibaiako kirol-instalazioetan.

Mauricio Pellegrino entrenatzaile berriaren begiradapean egin dute lan saioa. Jokalari berri batzuk falta dira etortzeke oraindik eta harrobiko taldeko jokalari batzuekin osatuko ditu Alavesek lehen entrenamenduak.

"Hasi da onena", esan du Manu Garciak entrenamenduaren ostean eskaini duen prentsaurrekoan. "Entrenatzaileak konpromisoa eta ilusioa eskatu dizkigu, berak duen adinako ilusioa. Gure aurrean erronka garrantzitsua daukagu", azaldu du Manuk.

Alavesek dituen helburuak argi utzi ditu taldeko kapitainak: "Geratzeko itzuli gara. Uda oso ona izan da, pozik bizi izan ditugu oporrak igoera lortu genuelako, baina jada aurrera begiratu eta lanean hasi behar gara Lehen Mailan mantentzea lortzeko".

 

zeko".

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves berriak