Itxi

Alaves

Abduktorean

Feddalek lesio muskularra du, eta zalantza da Liga hasierarako

Agentziak | Erredakzioa

Marokoarra Alavesen hamahiru fitxaketetako bat da. Atletico Madrilen aurkako neurketa gal lezake, Ligako lehenengo jardunaldian.

  • Feddalen aurkezpena Alavesen / EFE.

    Feddalen aurkezpena Alavesen / EFE.

Zuhair Feddalek, Alaveseko jokalari marokoarrak, mikrohaustura dauka ezker abduktorean, eta Ligako lehenengo partida gal lezake, Atletico Madrilen aurka.

Atzelariak mina izan zuen atzoko entrenamenduan, eta egindako proba medikoak lesio muskular bat antzeman diote. Feddal taldetik kanpo entrenatzen ari da.

Osazeko denbora, ohiko baldintzetan, aste bat eta bi artean izaten da. Beraz, Feddal, taldeko titularretako bat izango omen dena, baja izan daiteke Atletico Madrilen aurkako partidarako, abuztuaren 21ean.

ztuaren 21ean.