Itxi

Alaves

MIlanek utzita

Rodrigo Elyk Alavesen jokatuko du denboraldi amaierara arte

Erredakzioa

Arabako taldeko jokalari berria da 23 urteko defentsa hau eta Milanetik dator utzita.

  • Rodrigo Ely. Argazkia: EiTB

    Rodrigo Ely. Argazkia: EiTB

Alavesek neguko merkatua baliatu du bere defentsako lerroa sendotzeko eta Rodrigo Elyk Arabako taldean jokatuko du denboraldi amaierara arte AC Milanek utzita.

Brasildar eta italiar nortasuna du 23 urteko jokalari honek. Brasileko Gremion hasi zen futbolean jokatzen eta 17 urterekin Milanek fitxatu zuen harrobiko talderako. 2012tik aurrera Reginan, Varesen eta Avellinon jokatu zuen. Ondoren, 2015-2016. denboraldian Milanera itzuli zen. Italiako selekzioarekin jokatu zuen 19 urtez azpiko eta 20 urtez azpiko mailetan eta Brasilekin 23 urtez azpiko mailan.

 

ailan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves