Itxi

Alaves

Garaipena Sevillan

Alavesek Betis jipoitu du Benito Villamarinen (1-4)

Agentziak | Erredakzioa

Pellegrinoren taldeak Ruben Pardoren 1 eta 0ekoa irauli du, Krsticicek, Sobrinok, Christian Santosek eta Kataik egindako golei esker.

  • Alaveseko jokalariak, goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Alaveseko jokalariak, goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Alavesek aurkako 1 eta 0ekoa irauli eta Betisen aurkako partida aise irabazi du 1 eta 4, Benito Villamarinen. Arabarrek hiru gol egin dituzte 10 minutuan, bigarren zatiaren hasieran.

Bi taldeek sailkapenean ahalik posturik altuenean geratu nahi dute, hori da helburu bakarra, Lehen Mailan jarraitzea ziurtatuta eta Europa oso urruti daukatela jakinda.

12. minutuan, Ruben Pardok neurketako lehen gola egin du, urrutitik egindako jaurtiketa baten bidez.

Bigarrenean, Alavesek bere lehen aukera ondo aprobetxatu du banakoa egiteko, Krsticicek sartutako golari esker.

Bost minutu geroago, Sobrinok aurretik jarri ditu gasteiztarrak, andaluziarrak lo zeudela aprobetxatuta. Villamarineko zaleen haserrea piztu du arabarren bigarren golak. Eta handik bost minutura hirugarrena iritsi da, Christian Santosen bidez.

Alavesek 10 minututan egin ditu bere lehen hiru golak. Andaluziarrak burua altxa ezinda ibili dira, eta arabarrek laugarrena egiteko denbora ere izan dute, luzapenean. Katai izan da golegilea.

 

Fitxa teknikoa

1 - Betis: Adán; Rafa Navarro, Pezzella, Mandi (Nahuel, 62. min), Tosca, Durmisi; Joaquín, Rubén Pardo (Brasanac, 83. min), Dani Ceballos; Álex Alegría eta Rubén Castro.

4 - Alaves: Ortolá; Vigaray (Theo, 60. min), Ely, Alexis, Feddal, Raúl García; Dani Torres, Krsticic; Romero (Edgar, 62. min), Sobrino (Katai, 82. min); eta Christian Santos.

Golak: 1-0, 12. min: Rubén Pardo. 1-1, 48. min: Krsticic. 1-2, 53. min: Sobrino. 1-3, 58. min: Santos. 1-4, 94. min: Katai.

94. min: Katai.