Itxi

Alaves

Instagramen iragarri du

Kiko Femeniak ez du Alavesen jarraituko

Erredakzioa

Alacanteko jokalariak bere Instagram sare sozialeko kontuan iragarri du datorren denboraldian ez duela Arabako taldean jokatuko.

  • Kiko Femenia. Argazkia: EiTB

    Kiko Femenia. Argazkia: EiTB

Kiko Femeniak ez du Alavesen jarraituko datorren denboraldian. Alacanteko jokalariak bere Instagram sare sozialeko kontuan iragarri du 2017-2018. denboraldian ez duela Arabako taldean jokatuko.

Mezu hau idatzi du Femeniak Alavesi agur esateko: "Etapa polit bat amaitzen da. Itzelak izan dira bi urte hauek eta eskerrak eman beharrean nago eskaini didazuen babesagatik. Gasteizen uzten dut nire zati bat. Eskerrik asko zale guztoi egunero babesa eta animoak eskaini dizkiguezelako. Zuen babesarekin guk historia egitea lortu duzue. Beti, Aupa Alaves!".

Aupa Alaves!".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak