Itxi

Alaves

Zenbaki historikoa

Manu Garciak 200 partida jokatu ditu Alavesekin

Erredakzioa

Malagaren aurka jokatutako 2017. urteko azken neurketan lortu du kopuru horretara iristea bere hiriko taldearekin.

  • Manu Garcia. Argazkia: EFE

    Manu Garcia, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Manu Garcia Alaveseko kapitainak 200 partida bete ditu Arabako taldearekin, ostegun honetan Malagaren aurka jokatutako Ligako 17. jardunaldiari dagokion neurketan. 2017. urteko azken partidan lortu du marka hau Manu Garciak.

Jokalari gasteiztarra klubaren historian sartu da Ruben Navarro (199) eta Hermes Aldo Desio (194) futbolarien marka gaindituta. Aurretik ditu oraindik Magno Mocelin eta Luis Antonio Sanchez Martin (208), baita Jose Maria Erezuma (209) ere. Alavesekin partida gehien jokatu dituzten jokalariak hauek dira: Martin Astudillo (346), Pablo Gomez (295) eta Oscar Tellez (276).

Ostegunekoaren aurretik jokatu dituen 199 neurketetan, 2012. urtetik 2017. urtera artean, bi igoera lortu ditu Manu Garciak Alavesekin, eta titularra izan da 185 partidatan. 15 gol sartu ditu, bost aldiz kanporatu dute eta 79 txartel hori ikusi ditu guztira.

i ditu guztira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves berriak