Itxi

Alaves

LaLiga Santander

Alavesek ez du Levanteren aurka porrotik jaso azken 21 urteetan

Erredakzioa

Valentziarrek Arabako taldearen aurka lortutako azken garaipena 1996-1997. denboraldian izan zen, eta Levantek 0-2 irabazi zuen Mendizorrotzan.

  • Levante-Alaves. Argazkia: EFE

    Munir, Levanteren aurka lehen itzulian lortutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek Levanteren aurka jokatuko du ostegunean eta Arabako taldeak ez du Valentziako taldearen aurka galdu, duela 21 urtetik. Levantek Alavesen aurka irabazi zuen azken partida 1996-1997. denboraldian izan zen, eta 0-2ko emaitzarekin lortu zuen garaipena Mendizorrotzan.

Ordutik, arabarrak eta valentziarrak zortzi aldiz lehiatu dira elkarren aurka; sei garaipen lortu ditu Alavesek eta bi neurketa berdinketarekin bukatu dira. Guztira, 19 aldiz jokatu dute elkarren aurka Alavesek eta Levantek; euskal taldeak 11 garaipen lortu ditu, lau aldiz berdindu egin dute, eta lau garaipen lortu ditu Levantek. Ostegun honetan, Mendizorrotzak lehen aldiz hartuko du Alaves-Levante neurketa Lehen Mailan. Denboraldi honetan Levanteren zelaian jokatutako lehen itzuliko partida Alavesek irabazi zuen 0-2ko emaitzarekin, Medranen eta Munirren golekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak