Itxi

Alaves

Fitxaketa

Alavesek Nikola Maras jokalaria erosteko aukera gauzatu du

EITB MEDIA

Talde arabarrak atzelari serbiarra fitxatu du, utzita jokatzeko kontratuan agertzen zen klausula bat erabilita.

  • Alavesek Nikola Maradsen fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia

    Alavesek Nikola Maradsen fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: Alaves.

Alavesek Nikola Maras (1995/12/19) erosteko zuen aukera gauzatu du Lehen Mailara igoera lortu ostean. Orain arte, serbiarrak Almeriak utzita jokatu du Gasteizen eta lau urterako kontratua sinatu du, 2027ko ekainera arte.

Utzita jokatzeko kontratuan agertzen zen klausula bati esker, arabarrek jokalaria fitxatzeko aukera izan dute. Guztira, Marasek 20 partida jokatu ditu 2022-23 denboraldian.

Martxoan, jokalariak ebakuntza egin zuen meniskoan zuen lesioak okerrera egin zuela ikusita. Ondorioz, martxorik aurrera ezin izan du gasteiztarrekin partidarik jokatu. Errekuperazio prozesu luze eta arrakastatsu baten ostean, atzelaria datorren denboraldian Lehen Mailak jokatzeko prest egoteko lanean ari da.