Itxi

Alaves

Fitxaketa

Alavesek Carlos Vicente eskuin hegalekoa fitxatu du, 2027ra arte

EITB MEDIA

Jokalaria, 24 urtekoa bera, Racing Ferrolen ibili da orain arte, Hypermotion Ligan; 2023-24 denboraldian, lau gol sartu eta lau asistentzia eman ditu. Gabonetako oporrak amaituta hasiko da lanean Luis Garcia Plazaren taldearekin.

  • Carlos Vicente 2027ra arte izango da Alavesen. Argazkia: Alaves.

    Carlos Vicente 2027ra arte izango da Alavesen. Argazkia: Alaves.

Alavesek Carlos Vicente eskuin hegalekoa fitxatu du, 2027ko ekainera arte, Gasteizko klubak ostiralean iragarri duenez. Jokalaria, 24 urtekoa bera, Racing Ferrolen ibili da orain arte, Hypermotion Ligan; 2023-24 denboraldian, lau gol sartu eta lau asistentzia eman ditu. Alavesek zehaztu duenez, Gabonetako oporrak amaituta hasiko da lanean Luis Garcia Plazaren taldearekin.

Arabako klubak nabarmendu duenez, Carlos Vicente Zaragozan hasi zen jokatzen, alegia, jaioterriko taldean, eta Ejean eta Calahorran aritu zen gero. Azken talde horretan, Lehen RFEFen, 11 gol sartu zituen, eta Racing Ferrolek fitxatu zuen. Galiziako taldean, 2022-23 denboraldian, zortzi gol egin eta hamabi asistentzia eman zituen, eta gakoa izan zen bere taldea Hypermotion Ligara igo zedin.

Carlos Vicente "jokalari elektrikoa da, sendoa, eta buruz burukoan trebea da goleko marratik gertu", Alavesen iritziz.