Itxi

Athletic Club

Prezioak

San Mames berrirako kuotak aurkeztu dituzte

Errdakzioa

Jarleku merkeenaren kuota 398 eurokoa izango da eta garestiena 987 eurokoa. Bazkide konpromisarioek kuotak onartzen dituzteN ala ez bozkatu beharko dute astelehenean.

  • San Mames berriko lanak. Argazkia: EFE

    San Mames berriko lanak. Argazkia: EFE

Athleticek 2013-2014  denboraldirako kuotak aurkeztu ditu, San Mames estadio berriko kuotak hain zuzen ere. Jarlekuen prezioak, orokorrean nahiko antzekoak dira, denboraldi honetako kuotekin alderatuta, baina bazkideek ezberdintasun garrantzitsuak ere aurkituko dituzte, batez ere Preferentziak desagertu egingo direla kontuan hartuta.

Honela, kuota merkeena 389 eurokoa izango da, eta garestiena 987 eurokoa, gaur egungo kuotarik garestiena baino 35 euro merkeagoa. Ezberdinatsunak oso nabariak izango dira batez ere, lerroak kontuan hartuta. Lerro batetik bestera, harmaila berean, ia 200 euroko aldea egon daiteke.

Athleticeko bazkide konpromisarioek kuotak onartzen dituzten ala ez bozkatu beharko dute astelehenean, Euskalduna Jauregian egingo den Batzar Nagusian.

 

2014 urterako kuoten proposamena (Athletic Club)