Itxi

Athletic Club

Derbirako prest

Muniain eta De Marcos, jokatzeko prest

Erredakzioa

Bi jokalariek erritmo motelagoan entrenatu dute aste osoan zehar, baina Marcelo Bielsak derbirako deialdian sartu ditu.

  • Oscar De Marcos. Argazkia: EFE

    Oscar De Marcos. Argazkia: EFE

Marcelo Bielsa Athleticeko teknikariak Iker Muniain eta Oscar De Marcos Realaren aurkako derbirako deialdian sartu ditu. Bi jokalariek erritmo motelagoan entrenatu dute aste osoan zehar, baina azken orduan berreskuratu egin dira.

De Marcosek izterreko mina gainditu du, eta hasierako hamaikakoan egongo dela dirudi. Honela, hamaikakoko berritasun bakarra Mikel San Jose izango litzateke, Gurpegiren ordez.

Erasoan ezker hegalaria nor izango den da Bielsaren zalantza bakarra. Rosariokoak Ibai Gomez jarri du entrenamenduan, baina Iker Muniain deialdian sartu du. Nafarrak belaunean min hartu zuen orain dela bi aste, baina txuri-urdinen aurka jokatzeko prest egongo da.

Bielsak honako hamaikakoa erabili du lan saioan: Raul atean; Iraola, San Jose, Laporte eta Aurtenetxe defentsan; Iturraspe, De Marcos eta Ander Herrera erdialdean; eta Susaeta, Aduriz eta Ibai erasoan.

Deialdiak:

Athletic: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Laporte, Amorebieta, San Jose, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Ibai, Raul, Susaeta, Iraola, Muniain, Aduriz, Ander Herrera, Igor Martinez eta Ramalho.

Reala: Bravo, Zubikarai, Carlos Martinez, Dani Estrada, Mikel, Ansotegi, Iñigo, De la Bella, Markel, Pardo, Illarra, Zurutuza, Xabi Prieto, Vela, Agirretxe, Ifran, Chory Castro eta Griezmann.