Itxi

Athletic Club

R. Madril, igandean

Bielsaren buruhaustea hamaikakoa osatzeko

Redacción

Iraola prest ez badago, litekeena da Ramalhok, Ekizak, San Josek eta Aurtenetxek osatzea lauko lerroa.

1:20

Andoni Iraola Athleticeko jokalaria korrika ibili da gaur Lezaman. Oraindik ez dago garbi igandean jokatzeko moduan egongo den. Ez badago, Ramalhok jokatuko du eskuin hegalean, defentsan. Marcelo Bielsak egin duen proba ikusita, litekeena da Ramalhok berak, Ekizak, San Josek eta Aurtenetxek osatzea lauko lerroa.

Ibai Gomezek minarekin jarraitzen du eta ez du gaurko lan saioan parte hartu. Gainera, Sanchez Pizjuanen Mateu Lahozek erakutsitako txartelen ondorioz, De Marcos, Gurpegui, Aduriz eta Laporte baja izango dira.

Markel susaeta, bestalde, taldera itzuliko da, zigorra beteta. Eibartarrak argi dauka aurreko partidetan baino hobeto jokatu beharko dutela Real Madrili irabazi nahi badiote.