Itxi

Athletic Club

Mezua

Javi Martinezek San Mames izan du hizpide

Erredakzioa

"Futbolari guztiek miresten duten estadioa ez ahazteko sentimenduarekin bat egin nahi dut", idatzi du nafarrak. San Mamesetik "oroitzapen bikainak" baino ez dituela gaineratu du.

  • Javi Martinezek San Mames izan du hizpide

    Javi Martinez (erdian). Argazkia: EFE

San Mameseko agurra dela eta, Javi Martinez Bayerneko jokalariak mezu bat bidali nahi izan du bere Twittereko kontu pertsonaletik.

"Futbolari guztiek miresten duten estadioa ez ahazteko sentimenduarekin bat egin nahi dut", idatzi du nafarrak. San Mamesetik "oroitzapen bikainak" baino ez dituela gaineratu du.

Bestalde, asteazkenean egingo den ekitaldirako klubak bidali zion gonbidapena eskertu nahi izan du, baina "Espainiako Selekzioarekin" kontzentratuta dago eta ezin izango du.