Itxi

Athletic Club

Ordutegiak

Athleticek iraileko azkeneko hiru astelehenetan jokatuko du

Erredakzioa

Bilboko taldeak hiru jardunaldi jokatuko ditu iraileko azkeneko hiru astelehenetan. Celtaren aurka San Mames berrian, eta Espanyolen eta Granadaren aurka, etxetik kanpora.

  • Aduriz Osasunaren aurka. Argazkia: EFE

    Aduriz Osasunaren aurka. Argazkia: EFE

Bizkaiko taldeak irauleko azkenengo hiru astelehenetan Ligako partidak jokatuko ditu. Laugarren jardunaldian, irailaren 16an, San Mames berriaren estreinaldia izango da, Celtaren aurka. Athleticek astebete geroago jokatuko du bosgarren jardunaldia, Espanyolen aurka, astelehenean (irailak 23). Irailaren 26an, ostegunean, San Mamesek bere bigarren norgehiagoka hartuko du, Athletic-Betis, 20:00etan, eta astelehenean, irailaren 30ean, Valverderen gizonek Granadaren kontra jokatuko dute.

Ordutegiak:

Athletic-Celta  (4. jardunaldia), irailaren 16an, astelehenean, 20:00etan.
Espanyol-Athletic Club (5. jardunaldia), irailaren 23an, astelehenean, 22:00etan.
Athletic Club-Betis (6. jardunaldia), irailaren 26an, ostegunean, 20:00etan.
Granada-Athletic Club (7. jardunaldia), irailaren 30ean, astelehenean, 22:00etan.