Itxi

Athletic Club

2020. urtean

San Mames Eurokopako egoitzetako bat izan liteke

A.B.

eitb.com

2020ko Eurokopa hainbat herrialdetan jokatuko da, eta Athleticek bere zelaia eskaini dio UEFAri egoiztetako bat izateko. Championseko edo Europa Ligako finalen bat hartzea da beste helburuetako bat.

  • San Mames. Argazkia: EiTB

    San Mames 2020ko Eurokopako egoitzetako bat izan liteke. Argazkia: EiTB

San Mames iralairen 16an inauguratuko da, nahiz eta ez den guztiz eraikita egongo. 2015. urte hasierarko San Mames guztiz eraikita egotea espero da, eta bost izarreko estadioa izango du Athleticek.

UEFAk antolatzen dituen txapelketetako final handiren bat bertan jokatzea espero du Athleticek. Talde zuri-gorriak zelaia eskainiko du 2015. urtetik aurrera Txapeldunen Ligako edo Europa Ligako finalen bat Bilbon jokatzeko.

Bestalde, UEFAk 2020ko Eurokopa Europako herrialde ezberdinetan antolatu nahi du. Egoitzak hainbat herrialdetan izatea nahi du herrialde batek soilik antolatu beharrean. Athleticek San Mames eskaini du 2020ko Eurokopako egoitzetako bat izateko.