Itxi

Athletic Club

Ebakuntza

Aritz Adurizek ez du derbia jokatuko

Erredakzioa

Maiatzaren 16an ebakuntza egingo diote golegile zuri-gorriari, pubalgia batengatik, eta Realaren kontrako derbia ez jokatzea erabaki du.

  • Aduriz, Granadaren aurkako partida / EFE.

    Aduriz, Granadaren aurkako partida / EFE.

Aritz Adurizek ez du Realaren aurkako euskal derbia jokatuko, igandean San Mamesen, Herri Irratian adierazi duenez. Athleticeko jokalaria pubalgiarekin jokatu du denboraldi osoa, eta maiatzaren 16an ebakuntza egingo diote.

Behin Txapeldunen Ligarako sailkapena ziurtatuta, futbolariak lesioa ez behartzea nahiago du, Europako txapelketako atarikoan prest egoteko asmoz.

Ulrike Muschaweck medikuak egingo dio ebakuntza, Munichen (Alemania).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic Club