Itxi

Athletic Club

Akordioa

Laporteren etete-klausulak gora egin du

Erredakzioa

Klubarekin lortutako akordioaren ondorioz, 42 milioi eurokoa izango da jokalariaren etete-klausula. Athleticek, bestalde, Toulouseren eta Borussia Monchengladbachen aurka jokatu du denboraldiarrean.

0:59

Athleticek Aymeri Laporteren kontratua berrikusi du, eta ondorioz 42 milioi eurokoa izango da jokalariaren etete-klausula.

Laportek abenduan luzatu zuen kontratua talde zuri-gorriarekin, 2018. urteko ekainera arte, eta une horretan 36 milioi eurotan ezarri zuen klubak frantziarraren etete klausula. Lortutako akordioaren ondorioz, 42koa izango da orain.

Valverde entrenatzailearen gustukoa da Laporte, eta aurten 38 partida jokatu ditu eta bi gol sartu. Erabakigarria izan da jokalaria Athleticen denboraldi biribilean.

Denboraldiaurrea

Athleticek Toulouseren eta Borussia Monchengladbachen aurka jokatu du denboraldiarrean. Toulousen aurka abuztuaren 2an arituko da, Baionan (19:00), eta hilabete bereko 9an Borussia Monchengladbach izango du aurkari Alemanian (15:30ean).

Athletic uztailaren 7an itzuliko da lanera, eta 8an Txapeldunen Ligako sailkatze fasean izango duen aurkariaren izena ezagutuko du.